Eunate Elio
Humanitateak eta enpresan lizentziatua eta gizarte psikologian doktorea. MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Enpresagintza fakultatean irakasle, ikerlari eta Pertsonen Kudeaketarako koordinatzaile eta Planifikazio Kudeatzailea.
Ikastaroa lau moduluz osatuta dago:
Lehenengo moduluan, Ekonomia sozial eta solidarioa XXI. mendean izenburua duena, kooperatibismoa egungo gizarte erronken testuinguruan aztertuko dugu.
Kooperatibismoa, anitza eta zabalagoa den ekonomia sozial eta solidarioaren baitan kokatuko dugu, betiere ekonomia honen eta potentzial eraldatzailea azpimarratuz.
Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen ezaugarri nagusiak azaldu eta dituen erronkei buruzko gogoeta ere egingo dugu.
Bigarren moduluan Arrasateko Kooperatiba Esperientzian murgilduko gara, berebiziko esperientzia gisa. Esperientzia honen errealitatea, historia, oinarrizko ezaugarriak eta bultzatzaile izan den J.M. Arizmendiarrietaren pentsamendua ezagutuko ditugu.
Hirugarren moduluan ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako azalduko ditugu. Gako hauek Arrasateko Kooperatiba Esperientziatik eratorriak dira. Parte-hartze integralean oinarritzen den MONDRAGON taldeko gestio eredua, pertsonen gestioa eta kooperatiben arteko elkartasun tresnak aztertuko ditugu bereziki.
Laugarren moduluan gizarte eraldaketa prozesuetan oro har hezkuntzak jokatzen duen funtsezko paperaren gainean hausnartuko dugu eta bereziki Arrasateko kooperatiba esperientziaren jatorrian izan duen garrantzia azaldu. Era berean gure hezkuntza ereduaren ezaugarriak ezagutaraziko ditugu.
Ikastaroaren helburuak hurrengo hauek dira:
1.- Kooperatibagintza eta ekonomia sozial eta solidarioren inguruan gogoeta egitea.
2.- Arrasateko kooperatiba esperientzia ezagutzea.
3.- Ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako ezagutzea.
4.- Hezkuntzaren garrantziaz hausnartzea gizarte eraldaketa prozesuetan.
Humanitateak eta enpresan lizentziatua eta gizarte psikologian doktorea. MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Enpresagintza fakultatean irakasle, ikerlari eta Pertsonen Kudeaketarako koordinatzaile eta Planifikazio Kudeatzailea.
Zientzia Politikoak eta Soziologian lizentziatua. MONDRAGON UNIBERTSITATEAN doktorea. MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Hezkuntza eta Humanitate Zientzien Fakultatean irakasle eta LANKI Lankidetzaren ikertegiko ikerlaria.
Ez dago aurrebaldintza akademiko edo profesionalik ikastaro hau egin ahal izateko.
Kolaboratzailea:
Ikasmina. Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eredu propioa sustatzea xede duen programaren baitan.