Skip to main content

STEMotiv: STEM hezkuntza eredua praktikara eramanaz Hezkuntza

Ikastaro honi buruz

Ikastaroa lau atalez osatuta dago.

Lehenengo atalean STEM markoaren aurkezpen orokorra aurkitzen da. Zer den, zergatik eta zertarako erabiltzen den eta praktikara eramaterako orduan aintzat hartu beharreko ezaugarriei buruzko informazioa biltzen da. Horrez gain, hezkuntza teknologiari buruz aritzen diren Talaioseko Mattin Solis eta Gorka Julio adituen ekarpenak ere jasoak daude. Amaitzeko, STEM arloetan eta proiektuetan, genero ikuspegiari dagokionez, arreta jarri beharreko ezaugarriei buruz jardun duen Emuneko Onintza Legorbururen saioa dago ikusgai.

Bigarren atalean, sakontzeko, STEMotiv proiektuaren webgunea aurkezten da eta HUHEZIko ZiTeOk HikHasin argitaratutako artikulurako sarbidea proposatzen da. Hauetan STEM hezkuntza eredua ulertzeko eta praktikara eramateko zenbait gako aurkituko dira.

Jarraian, adibideak ikusteko aukera izanen da. STEMotiv proiektuan parte hartu duten bi ikastetxeen esperientziak aurkituko dira atal honetan. Esperientzia hauek Lehen Hezkuntzako 3. zikloan bizitakoak dira. Horrez gain, STEMotiv proiekturako berariaz sortutako proposamen didaktikoak ere eskuragarri daude eta beraien artean Bigarren Hezkuntzarako diseinatutakoak ere aurkitzen dira.

Amaitzeko, Zure txanda! atala aurkitzen da. Bertan, STEM proiektu, dinamika, jarduera... arakatzera gonbidatzen da eta sarean aurkitutako edo zureak diren baliabideak elkarbanatzera animatzen da. Padlet batean jasoko dira guztiak ikastaroa are aberatsagoa izan dadin.

Eskakizunak

Ez dago inolako eskakizunik ikastaroa egin ahal izateko.

Ikastaroko arduradunak

Course Staff Image #1

STEMotiv

Biography of instructor/staff member #1

Kolaboratzailea

DFG

Enroll