Skip to main content

Honi buruz

Geroz eta mundo digitalago batean bizi garen honetan, hezkuntzari bere erantzunkizuna aitortu behar zaio. Horretarako baina, hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile denen konpetentzia digitala garatzea ezinbestekotzat jotzen dugu.

Horrexegatik, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak NOOC hau eskaintzen du, aurrez aipatutako hezkuntza komunitateari galdera eta kezka anitzei erantzunak bilatzen laguntzeko.

NOOC-a bukatzen dutenei intsignia digital bat igorriko zaie, kurtsoa burutu dutela ziurtatuz.

Helburuak

NOOC-aren helburuak ondorengoak dira:

  1. Konpetentzia digitalak hezkuntzan duen garrantziaz hausnartzea.
  2. DigcompEdu markoa ezagutzea.
  3. DigCompEdu hezkuntza testuinguruan garatzeko gakoak ezagutzea.

Aurrebetekisunak

NOOC honetan parte hartzeko Interneteko konexioa eta sarbidea edukitzea beharrezkoa da. NOOC-a burutzeko hainbat konpetentzia digital edukitzea eskatuko da, hala nola, informazioa bilatu, foroetan parte hartu, etab.

NOOC Bidelaguna

Course Staff Image #1

Itziar Garcia Blazquez

Itziar Garcia Informatikan graduatua da Mondragon Unibertsitatean. Honetaz gain, hezkuntzarekin lotuta hainbat master ere egindakoa. Aurreko bien uztarketari esker, gaur egun doktoregoa egiten ari da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien (HUHEZI) fakultatea, konpetentzia digitala oinarri hartuta.

Enroll